Greenpeace-aren itsasontzia Artikora
![]() |
| Actic Sunrise Artikoan |
Greenpeace-aren helburu berria Artikoa salbatzea da. Horretarako, itsasontzi bat bidali du haraino. Itsasontziak Arctic Sunrise du izena. Nire ustez, ekimen on eta garrantzitsua da. Arctic Sunrisean Artikorantza abiatu dira ekologistak izotza urtu ez dadin laguntzeko.
Orain arte inork ez zion garrantzirik ematen Artikoari. Nahiz eta guk ez jakin Artikoaren urtzeak ere guri eragiten digu. Baina pixkananka-pixkanaka galtzen ari gara. 2007. Urtean Artikoko izotz geruza 4´28 milioi kilometro2 gutxitu zen. Aldiz, 2012ko udan lau milioi kilometro2 gutxitu da. Horrela jarraitu ezkero 2030an Artikoa guztiz urtuko litzateke.
Orain arte esan dut Artikoa garrantzitsua dela. Baina, zergatik? Artikoak planeta osoko tenperatura erregulatzen duelako. Desagertuko balitz mundo osoko tenperaturak igoko lirateke. Ikerketa baten ondoren, ikusi dute 1880. urtetik tenperatura orokorrak 0,85ºC igo direla. Gauzak horrela zazpi urte barru lurreko tenperaturak jasangaitzak izango lirateke. Bistan da hori gertatuko balitz ezinezkoa izango litzatekeela modu normal batean bizitzea.
Horretaz gain, Artikoan bizi diren animali guztiek etxea galduko lukete. Azeriek, artzek, oreinek eta beste hainbat eta hainbat animaliek haien habitata galduko lukete.
Nahiz eta argudio hauek nahikoak izan Artikoa salbatzeko Errusiarrek diote ez dela Artikoa zergatik babestu behar. Haiek zentral nukelarrak jarri nahi dituzte han. Munduko gas eta petrolioaren %25a dagoelako. Kontua da, gas eta petrolio horrek bakarrik 3 urteko eskaera beteko duela. Ez du merezi bakarrik 3 urterengatik betiko Artikoa galtzea. Artikoa desagertu ondoren gu hurrengoak izango ginatekeelako.
Hori guztia kontuan hartuta esan dezaket Greenpeacek eskutan duen lana zaila baina beharrezkoa dela. Guztion ardura da Artikoa salbatzea eta talde ekologista honi laguntzea. Behar-beharrezkoa dugu Artikoa.
.jpg)
